Musika eta dantza tradizionalei lotuak diren ondare eta sorkuntzei buruzko festibal honek ohizko musika eta dantzak publiko zabalaren eta amaturren artean sustatzea eta transmititzea du helburu, honakoen bidez:
• musika eta dantza tradizionalei lotuak diren sorkuntza garaikideen programazioa, tradizioa berritzen laguntzen dutenak.
• ondarea eta prospektiba lotzen dituen ikerketari ematen zaion lekua, eta praktika horiek, haien funtzio soziala ulertzen laguntzen duena.
• tradizio bizi bati eusteko beharra, praktika herrikoien aurkezpenaren bidez, haien ulermena sorkuntzei zentzua atxikitzeko.
• Ipar eta Hego Euskal Herriko artista profesionalek plataforma profesional bat izan behar dutela.
• Mutxikoaren Egunaren dinamizazioa (mutxikoei edo herri dantzei eskainitako eguna biribilean).