HERRI SOINU- ren xedea ohiko musika eta dantza zabaltzea da, musika eta dantza sorkuntzak sustatzea eta ondare hori belaunaldi berriari eta euskal kulturatik urrun den Iparraldeko jendeari transmititzea.

Bere elkarte kideei esker, praktika amaturren bultzatzailea da eta Errobiko lurraldean kultura partaide garrantzitsua da. Osagarritasun dinamika batean, bide profesionalean diren artista gazteak laguntzen eta sustengatzen ditu eta praktika amaturrak kalifikatzeko garapenean lan egiten du, bi eragile hauek elkartuz sorkuntza proiektu baten inguruan.

Kultura bitartekaritza lan handi bat engaiatzen du, lurraldeko ikastetxeetan adin guzietako ikasleak parte hartzen duten tailerren eta esku-hartzeen bidez, eta karrikako arteen programazio aberats baten bidez.

Tokiko kultur garapena lantzen du, bere elkarte proiektua eta ekintzak nagusiki boluntarioek eramandako elkarte ekintza batean xekatuz, Uztaritzeko herrian, baina baita zabalago Errobi eta herri elkargoko lurraldean ere. Bere errotzearen bidez, lurraldeko kultur eragileak elkarlan proiektuen gauzatzearen inguruan sarean ezartzea du helburu, bai baliabideen, bai eskumenen edo ideien elkartzea ahalbidetuz.

ELKARTEAREN EGINKIZUN NAGUSIAK :

– Euskal kulturaren defentsa eta garapena

– Kultur ondarearen transmisioa: kultura bitartekotza (sentsibilizazioa: eskolak, ikastetxeak, lizeoak, karrikako arteak); Kaskarotak; Mutxikoak; Xerri Hiltzea; Mutxikoaren Eguna; Ihauteriak; Zan Pantzar; Tutak; labelizatze desmartxa “Kultur Ondare Immaterialaren” izenean Lapurdiko ihauteri tradizioen Unescoren aurrean.

– Sorkuntzaren aldeko ekintzak: sorkuntza ikuskizunen programazioa; Kimuen ikusgarria; artista profesional eta amateurrei sorkuntzak enkargatzea (Hartza Iguzki, Ufaka Zanpaka, Olentzero Badator, Gaita Luze, Betiko Gaita, Buruz Behera, Burrunkarrika, Tutak…).

– Ikusgarri bizien ekoizpena eta hedatzea: ikusgarri profesionalen programazioa / ikusgarri erdiprofesionalak / ikuskizun amaturrak / DAMA ikusgarria / Kimuen ikusgarria (senidetze kultural proiektua – EAC) – Ekoizpen eta kudeaketa soziala (Philippe De Ezcurra et David Arriola / Adar / Inazki / Burrunka)

– Kultura Bitartekaritza: Arte eta Kultura Hezkuntza: sentsibilizazio tailerrak (Herri Uzta: lurraldeko ikastetxe eta lizeoak, musika ondarea eta dantza; Hartzaro: lurraldeko eskolak, ihauterietako tradizioak Lapurdin); arte tailerrak (artista profesionalen esku-hartzea lurraldeko eskoletan sorkuntzak egiteko); belar artisten ikuskizuna (arte tailerretan diseinatutako sorkuntza guztien hedapena baldintza profesionaletan)

– Karrikako arteak: Ihauteriak (Zan Pantzar astearte gizenetan)

1985etik); Tutak (2013ko sorkuntza); Ondarearen Eguna (Ezpeletako makil dantzak 2012an Herri Uztarentzat); Mutxikoaren Eguna (1980tik); Burrunkarrika (2012ko sorkuntza)…

– Amaturren praktiken garapena eta kalifikazioa: ikuskizun amaturren programazioa (aretoetan edo kalean); amaturren tropei kuadro profesional baten ukaiteko aukera ematen dieten sorkuntzen enkargua eta finantzamendua; musika eta dantza animazioak

– Artista profesionalen laguntza/profesionalizatze bidean: sorkuntzen enkargua; tropa amaturren kuadratzea; EAC

– Mugaz gaindiko trukeak: Hegoaldeko tropa amaturren edo artista profesionalen programazioa (aretoetan, kaleetan) eta Espainiako beste autonomia erkidego batzuekin trukaketak (Galizia, Katalunia, Valentzia, Aragoi)

– Beste kulturetara irekitzea sustatzea: programazioa, harrera eta trukaketa Frantzia eta Europako beste eskualde batzuetatik datozen talde/konpainiekin

– Tokiko kultur garapena: kide diren elkarteekin elkarlanean lan egitea; lurraldeko beste elkarte batzuekin (kultur elkarteak, tropak/talde amaturrak) elkarlan proiektuak muntatzea; boluntarioen mobilizazioa eta inplikazioa manifestazioetan (logistika boluntarioak / artista boluntarioak); animazioen/ urririk diren ikusgarrien programazio garrantzitsua karriketan eta leku publikoetan (gela ekipatuetatik kanpo); talde artistikoen sorkuntza eta laguntza elkarteak bultzatutako proiektuen ondorioz (Hartza Iguzki, Burrunka, Ufaka Zanpaka, Olentzero badator, Gaita Luze…) ; gobernantza boluntarioaren eta elkarlanaren modua (AK + bulegoa)