HERRI SOINU, egitura profesionalak, euskal kulturaren bi ekitaldi nagusi antolatzen ditu: Hartzaro festibala Uztaritzen, ihauterietako ondarearen inguruan, eta Herri Uzta festibala Errobi Herri Elkargoaren lurraldean, Euskal Herriko musika eta dantza tradizionalei buruzko ondarearen eta sorkuntzen inguruan. Gure elkarteak, 2011an, Lapurdiko ihauteri tradizioen inguruko proiektu bat abiatu du, tradizio horiek UNESCOren Kultura Ondare Immaterialean sartuz.

Herri Soinuaren urratsaren helburuetako bat publiko guztiengana jotzea da, amorratuetatik hasi eta profesionaletaraino, neofitoetatik pasatuz. Publikoari harrera egin nahi zaio, bai eta haren bilerara joan ere, “sasoiz kanpoko” garaietan, lurraldeko biztanleak sentsibilizatzeko eta belaunaldien arteko elkarbizitza eta partekatze-uneak eskaintzeko, lotura soziala indartuz eta belaunaldi gazteei transmititzea lehenetsiz.

Publikoari eskaintzen zaion kultur eskaintza anitzak (karrikako ikusgarriak, ibilaldiak, ikusgarriak gelan, mintzaldiak, dantza herrikoiak), prezio eskaintza anitza du (doakotasuna kanpoko ikusgarriendako, prezio bereziak antzokiko ikusgarriendako). Lurraldetik kanpoko artisten harrera ere irekitze dinamika horretan sartzen da.

Eragile aniztasun horrek (elkarteak, herriak, profesionalak, amaturrak…) koordinazio lan zorrotza eskatzen du. Horrela, koordinazio artistikorako talde bat sortu da, elkarte ezberdinetako kideek osatua, bai eta koordinazio materialerako ere.

Eragile hauen ordezkaritza eta inplikazioa (dozena bat elkarte ordezkatuz mila kide batendako) beharrezkoa da ekintza hauen jokabide egokirako. Proiektuaren sorreratik elkarlaneko bilkurak plantan ezarriak dira, bakoitzak bere egin dezan, lurraldearen logikarako beharrezkoa delarik begiraden gurutzaketa hori.

HARTZARO

Hartzaro Ihauterien inguruko sorkuntza eta hedapen festibala da.

Egitarauan: ikusgarriak, baita karrikakoak ere (amaturrak edo profesionalak), hitzaldiak, kontzertuak, antzerkia… Hori guztia lurraldeko elkarteek eramandako dinamika federatzaile eta mobilizatzaile batean, mugimendu boluntario, logistiko edo artistiko handi bati esker, eta gazteen inplikazio garrantzitsu bati esker (esku hartzea ikastetxeetan, lizeoetan, kafe kontzertu gaualdia, ihauterien antolaketa, Tobera…). Musika eta dantza tradizionalei, sormen iturri, beren aktore eta ikusleei eskainitako denbora azkarra.

HERRI UZTA

Musika eta dantza tradizionalei lotuak diren ondare eta sorkuntzei buruzko festibal honek ohizko musika eta dantzak publiko zabalaren eta amaturren artean sustatzea eta transmititzea du helburu, honakoen bidez:

• musika eta dantza tradizionalei lotuak diren sorkuntza garaikideen programazioa, tradizioa berritzen laguntzen dutenak.

• ondarea eta prospektiba lotzen dituen ikerketari ematen zaion lekua, eta praktika horiek, haien funtzio soziala ulertzen laguntzen duena.

• tradizio bizi bati eusteko beharra, praktika herrikoien aurkezpenaren bidez, haien ulermena sorkuntzei zentzua atxikitzeko.

• Ipar eta Hego Euskal Herriko artista profesionalek plataforma profesional bat izan behar dutela.

• Mutxikoaren Egunaren dinamizazioa (mutxikoei edo herri dantzei eskainitako eguna biribilean).

HARTZA ALTZOAN

Hartza Altzoan haurrei eta heziketa artistiko eta kulturalari (EAC) eskainitako festibala da, Errobi eta Herri Elkargoko eremuan finkatua. 2007az geroztik Hartzaro festibalari lotua den ekintza hau festibal oso bat bilakatu da 2014az geroztik.

Hartza Altzoan festibalaren helburu nagusia haurrei eta EACari eskainitako neguko hitzordu kultural eta artistiko bat sortzea da. Kultur ondarearen transmisioari leku pribilegiatua ematea belaunaldi gazteei, baina baita artista profesional gazteei edo profesionalizazio bidean direnei ere.

Dantza, antzerki, musika, kantu, zirku eta arte plastikoetan egiazko dedukzio bat egin, irakasle, artista, hizlari eta Herri Soinuen artean.