HERRI UZTA festibala 2022, 10. edizioa

Tradizioan azkarki erroturik baita sorkuntzari begira, bere nortasuna egiten duten sustraietan oinarrituz eta bere etorkizuna elikatuko duten fruituak eramanez, bere iraganaren bermatzaile izanki beste kulturetara irekia, hala defini liteke Herri Soinu elkarteak antolatzen duen Herri Uzta festibala Koldo Zabalaren omenez, Oldarra, Arroka, Hats Berri, Biarretzeko Jauziak eta Amalabak elkarteen laguntzarekin.

 

Koldo Zabala (1935 – 2014)

Koldo Zabala 1935eko abenduaren 21ean sortu zen Getxon (Bizkaia). 1936ko gerra zibiletik ihesi, Miarritzera iritsi zen familiarekin, bigarren mundu-gerraren hasieran. 1942an itzuli zen Bizkaira amarekin (eskolan etengabe diskriminatuta, hor du euskal izatearen kontzientzia hartuko), eta 1946an itzuli zen Miarritzera. Hemen aurkituko ditu 6 anai-arrebetako batzuk eta Gurseko kanpamendutik atera berria den aita.

Oldarra taldeko dantzaria 1947tik, Koldok dantzari klasikoa izatea erabaki zuen 1953an, eta Parisen trebatuko da. Dantza maisu handiek hezituta (lehenik Alexandre Volinine, gero Yves Brieux-Ustaritz), 1955ean itzuli zen herrialdera, eta 1982ra arte Oldarra dantza taldearen zuzendari artistikoa izan zen. Yves Brieuxekin oso erregularki trebatuko da.

1982an dantza klasikoko irakasle izateko konkurtsoa pasako du eta Baionako Kontserbatorioko postua eskuratuko. Koreografo eta baleteko maisu izaten jarraituko du Oldarran, lehenbizi langile gisa (1986 arte) eta gero laguntzaile gisa.

Association Herri soinu

Herri Soinuren helburua, Euskal Herriko musika eta dantza tradizionalak zabaltzea, sorkuntza garaikidea sustatzea eta ondare hori Ipar Euskal Herriko belaunaldi gazteei eta euskal kulturatik urrunen diren publikoei helaraztea da.

Egitura profesionala, Herri Soinuk euskal kulturaren hiru ekitaldi enblematiko antolatzen ditu: Uztaritzeko Hartzaro festibala, ihauteri-ondarearen inguruan; Hartza Altzoan festibala, haurrei eskainia; eta Herri Uzta festibala, Euskal Herriko musika eta dantza tradizionalen ondarearen eta sorkuntzen inguruan.

Elkarteak bide profesionalean engaiatutako artista gazteak animatzen eta laguntzen ditu, eta amaturren praktikak garatzeko eta kalifikatzeko lan egiten du, aktore horiek sorkuntza-proiektuen inguruan bilduz. Kultura-bitartekatze lan handia eskaintzen du, adin guztietako ikasleak inplikatzen dituzten tailerren eta lurraldeko ikastetxeetan egindako interbentzioen bidez, baita karrikako arteetan programazio aberats baten bidez ere.

PROGRAMA :

 

URRIAREN 6a, OSTEGUNA, BIARRITZ

20:00 – Koliseoko Antzokia

Herri Uzta festibalaren 2022ko edizioa hitzaldi parte hartzaile batekin hasiko da eta hortanKoldo Zabalaren bizia eta obra’, Oldarra Euskal Baleten zuzendari artistikoari buruzko aurkezpena, anekdotak eta lekukotasunak izanen dira. Bere biziaren aurkezpen motz baten ondotik, bideoproiekzio batek lagundurik, Koldo Zabala hurbiletik edo urrunetik ezagutu duten pertsonak berekin partekatu dituzten mementuak partekatzera gomitatuak izanen dira.

 

URRIAREN 7a, OSTIRALA, BIARRITZ

20:30 – Gare du Midi
Oldarra Biarritzeko Euskal Baleten dantzari eta musikariek lehen aldiko ‘ZABALTZEN’ izendatu duten sorkuntza aurkeztuko dute Koldo Zabalaren omenez

Eszena zuzendaritza : Mame Amunarriz

Tokiak 15€tan dira helduentzat eta 7€tan 12urte peko haurrentzat eta erreserbatzen ahal dira Biarritzeko turismo bulegoan, www.tourisme.biarritz.fr edo telefonoz : 05 59 22 44 66

 

URRIAREN 8a, LARUNBATA, BIARRITZ

10:00 – Gare du Midi-tik -> St Eugénie plazara

Desfilea, dianak eta animazioa, Arrola (Baigorri), Begiraleak (Donibane Lohitzune), Izartxo (Uztaritze), Orritz (Irurtzun), eta Udaberri (Tolosa) dantza taldeek emanik
Ibilbidea : Gare du Midi → Herriko Kasinoa → Georges Clémenceau plaza → St Eugénie eliza

12:00 – St Eugénie plaza (Plaza Berrin euria balitz)
Mutxikoak, Uztaritzeko Erdizka taldearekin

20:30 – Herriko Kasinoko Antzokia
‘DAMA’ ikusgarria : “DAMA” Mundarrain mendian gertatu omen den leienda baten bidez, Ipar Euskal Herriko musika eta dantzak ikusterat emaiten, entzunarazten eta biziarazten dituen ikuskizun kondatu musikatu eta dantzatu bat da. Jokin IRUNGARAY-k 12 musikari eta 6 dantzari ospetsu bildu ditu, mendi kaskoko ikuspundutik euskal musika eta dantzen aniztasuna goza dezagun.

  • Ikuskizunaren sorkuntza, testuak eta taula zuzendaritza : Jokin IRUNGARAY
  • Taula zuzendari laguntzailea : Maika ETCHECOPAR
  • Musiken sorkuntza eta moldaketak : Ximun GARAT, Bastien MARIANNE eta Maider MARTINEAU
  • Dantzen sorkuntza : Nathalie VIVIER, Ihintza IRUNGARAY, Jose CAZAUBON eta Xalbat CORRET

Tokiak 15€tan dira helduentzat eta 7€tan 12urte peko haurrentzat eta erreserbatzen ahal dira Biarritzeko turismo bulegoan, www.tourisme.biarritz.fr edo telefonoz : 05 59 22 44 66

22:30 – Mizanbu Gaztetxea
XUTIK taldearen kontzertua

 

URRIAREN 9a, IGANDEA, MUTXIKOAREN EGUNA Urririk ARRANGOITZE – Naturaren Antzokia,

Hats Berri elkartearekin antolatua

11:00 – MUTXIKOAK Ezpela txarangarekin – Eszena irekia musikariei

13:00 – Jatekoa bertan Ikastolen sustenguz – Ezpela Txarangak animaturik

16:00 – Dantza ikusgarriak : Burrunka, Leinua, Udaberri, Bilaka

18:00 – Dantzaldi tradizionala Kiki Bordatxo

 

XEHETASUNAK

herri.soinu@laposte.net

07 69 43 89 67

IZEN EMATEAK

URRIAK 7 – ‘Zabaltzen’ – 20:30 :

15€ Helduentzat

7€ 12 urte peko haurrak

  • Office de Tourisme de Biarritz, Sq. d’Ixelles, 64200 Biarritz
  • Web : https://tourisme.biarritz.fr/agenda
  • Tel : 05 59 22 44 66

URRIAK 8 OCTOBRE – ‘Dama’ – 20:30 :

15€ Helduentzat

7€ 12 urte peko haurrak

  • Office de Tourisme de Biarritz, Sq. d’Ixelles, 64200 Biarritz
  • Web : https://tourisme.biarritz.fr/agenda
  • Tel : 05 59 22 44 66
Erreserbatu ZABALTZEN Ikusgarriarentzat
Reservez pour le spectacle DAMA