HERRI UZTA 2021

10. Edizioa

Herri Uzta 2021

Irailak 30 osteguna Latsa gela Uztaritze

  • 19:00 Herri Uzta-ren estreina gomitekin Jostetak alaiturik
  • 20:30 Adar kontzertua

Adar bikoteak (Arnaud Bibonne eta Maider Martineau) Xarneguko musikak proposatzen ditu, bai eta ere munduko beste tokiko musikak edota sorkuntzak.

Sartzea urririk

Urriak 1 ostirala 20:30 Larreko Gela Senpere – 12€

  • Bilaka Konpainia : ‘Saioak’ ikusgarria

Saio Zero ikuskizunaren partitura gurutzatu, desbideratu eta etengabe berriz definituetatik abiatuz, Saioak-ek euskal dantza tradizionalaren arakatzea luzatzen du baita ere gaurkoan duen iraunkortasuna galdezketatzen. Antzezleak beren nortasuna osatzen duenaren bila dabiltza.

Trukatzeko gaitasunarekin eta koreografia aldaketekin jolastuz beren ondarea sondeatzen dute buruari nortasun eman diona begiratzeko.

Koreografiak, zuzeneko musika eta bideo muntaketak uztartuz, ikuslearen hurbiltasunaren experimentazioa areagotzen du Saioak-ek euskal kultura zein nortasunean murgilaldi sakon baten eskeintzeko.

  • Lehen partea : Birritan taldea

 

Urriak 2 larunbata 20:30 Arruntzako Eliza (Uztaritze) – 12€

  • Demode Quartet taldearen kontzertua

Umorez betetako musika-ikusgarria. Lau artista interpreteek harrituta utziko zaituztete beren portaera xelebreengatik. Antzerki-ikusgarritik ere bada, acapellaz egindako bertsio originalez egina, eta batzuetan pianoa, gitarra, biola eta flamenko cajóna lagun dituela, koreografia eta elkarrizketa dibertigarriekin. Laburbilduz, ordu bat eta hogei show guztiz dibertigarri.

URRIAK 3 igandea 10:00 Miarritze Herriko Kasinoaren aitzinean

  • Kantalasai Txistulari eta kantu

Michel Labeguerie-ren errepertorioa

Miarritzeko Arroka elkartearekin partaidetzan

Urriak 6 astezkena 18:00 Latsa gela Uztaritze

  • Edorta Jimenez idazlearen mintzaldia euskaraz, ‘Jeanne’ bere lan berriari buruz. Bat bateko itzulpena.

 

Urriak 7 osteguna 20:30 Lapurdi gela

  • Jean Michel Lucas-ren mintzaldia ‘Kultur eskubideak : jokoan dena, eztabaidak, esperimentazioak’ .Partaidetza EHGK – Uztaritzeko Herria.

 

Urriak 8 ostirala 18:00 Latsa Gela Uztaritze

  •  Xabier Itzaina eta Pako Aristiren mintzaldia ‘Michel Labeguerie olerkaria, kantaria, politikaria, Hegoaldetik eta Iparraldetik ikusita’
  • Michel Labeguerie-ren errepertorioko kantaldia, partaidetza Uztaritzen Kantuz.

 

Urriak 9 larunbata Uztaritze

  • 10:00 Animazioak karrikan
  • 11:30 Hiribehereko pilota plazan, Mutxikoak Erdizka Taldeak animaturik
  • 16:30 Hiribehereko pilota plaza

Tio Teronen Semeak ‘FreshCool’     ikusgarria.

Tio Teronen Semeak, musikari eta dantzari taldea euskal dantza tradizionala eta umorea uztartzen dituen musika eta dantza taldea da. Euskal dantza eta parranda dira Tio Teronen Semeak dantzari kuadrillaren ‘FreshCool’ emanaldiaren oinarriak ; herriz-herri saltoka, giro paregabea sortzeko gai dira.

  • Lehen partea : Bilakaren ‘Distantzian’ ikusgarria
  • 20:30 Arruntzako Eliza Kontzertua Michel Labeguerie-ren omenez – 12€

CD-aren aurkezpena Peyo Labeguerie eta Maialen Errotabehere kantari.

Lehen partea : Lapurtarrak korua eta Txistulariak

Urriak 10 igandea Arrangoitze 42. Mutxikoaren Eguna

  • 11:00 Mutxikoak Ezpeletako Txarangarekin, Gaita Luze. Eszena irekia musikariei
  • 13:00 Jatekoa bertan Ikastolaren sustenguz
  • 16:00 Kautere Balet ‘Kabalet’ ikusgarria

Xiberoko musika ta dantza talde honek, bere erroak Maskaradetan, pastoraletan eta bere lurraldeak dituen aberatasun guzietan hartzen ditu.

Jauzi, Godalet dantza (baso dantza) bai ta ere Zortzinako, dena nahasten dute haien saltsan, musika irlandes eta tziganoak alegeraturik, ahantzi gabe perediku piper miko bat (Xiberoko ihauterietako AOC labela !!)

Ondotik, Tio Teronen Semeak ‘Festamentua’ ikusgarria

  • 18:00 dantzaldi tradizionala Kiki Bordatxo . Sartzea urririk.

 

XEHETASUNAK

✉ herri.soinu@laposte.net

📞 07 69 43 89 67

TXARTELAK 

– urriak 1 – Bilaka ‘Saioak’ : 12€

– urriak 2 – Demode Quartet : 12€

– urriak 9 – Michel Labeguerie omenaldia : 12€

Urririk 12 urte peko haurrentzat

herri.soinu@laposte.net 07 69 43 89 67

SALGUNEA

HERRI SOINU, centre Lapurdi – Uztaritze –

Permanentziak

– astelehen, astearte

irailak 20, 21, 27, 28, 9:00 – 12:00

urriak 4, 5 9:00 – 12:00

– asteazken, ostegun, ostiral

irailak 22, 23, 24, 29, 30 9:30 – 18:00

urriak 1, 6, 7, 8, 9 9:30 – 18:00

PASE SANITARIOA BEHARTUA IZANEN DA