
Txistu Alardea
Baiona – Maiatzak 14
MAIATZAK 14 larunbata Urririk
10:30 Euskal Herri osoko txistulariek baionako karrikak animatuko dituzte
12:00 Euskal Herri osoko txistulariek, Biarritzeko Arroka abesbatzak eta Uztaritzeko abesbatzek kontzertu bat emanen dute Baionako Jacques Portes plazan
/! Euria balitz, kontzertua Baionako San Andres Elizan egingo litzateke
2022ko maiatzaren 14 an, larunbatean Mixel LABÉGUERIE-ren omenaldia iraganen da Baionan. Ekitaldi horri esker, txistua berriz ere protagonismoan jartzeko aukera izanen da Iparraldean.
Txistulari lagunak,
Maiatzaren 14ko elkarretaratzea ongi prestatzeko :
Gurekin bazkaltzera (Kalostrape ostatura) etorri nahi izanez gero, ezinbestekoa zaigu zure izen emaitea apirilaren 29a aintzin.
https://txistulari.eus/argitaratuak/mixel-labeguerieren-omenaldia-izen-ematea/
Kontzertua eta errepikentzat zuen pupitroak ekarri.
Partiturak esteka: web orriko bazkideen atalean dituzue eskuragarri :
https://txistulari.eus/argitaratuak/mixel-labegeriren-omenaldia-kalejira-partiturak/
Parte hartzeko asmoa duenak, izena emateko orrian izen-abizenak emateaz gain, zein ahotsetan joko duen, bazkaltzera geratuko den eta zein entsegutara azalduko den zehaztu behar du.
Entseguak:
• Apirilak 16, larunbata 10:00-12:00 : Centre Tivoli (Angelu)
• Apirilak 23, larunbata 11:00 : Lagunen etxea (Uztaritze)
• Apirilak 29, ostirala 20:00-22:00 : Or Konpon (Baiona)
• Maiatzak 7, larunbata 10:00-12:00 : Centre Tivoli (Angelu)
• Maiatzak 11, asteazkena 18:30-20:30 : 35 bis Moura etorbidea, Gaztetxearen ondoko gela, (Biarritze)
• Maiatzak 14, larunbata 10:00: Euskal museoa (Baiona)
Eguna Baionako karriketan zehar kalejirarekin hasiko da (partiturak esteka bidez atxemanen dituzue). Gero txistuentzat harmonizatutako Mixel LABÉGUERIE-ren abestiekin osatutako kontzertuarekin segituko dugu. Parte hartzaleei eskainitako bazkariarekin amaituko da eguna. Kasu lekuak mugatuak dira.
Laister errepiketako datak eta tokiak proposatuko dizkizuegu. Kontzertuan parte hartzeko, errepika bati parte hartzea derrigorrezkoa izanen da.
Proposatutako datak zinez zuen agenda bateraezinak badira, aterabide bat atxemaiten entseiatuko dugu. Milesker jakinean atxikitzeagatik.
Plazer handi bat hartuko dugu zuen ikustea txistu fa naturalarekin eskuan.
XEHETASUNAK :
YVES PANIZZOLI 06-74-16-64-14
XABIER PARRILLA ETCHART 06-16-84-74-05
PIERRE HAIRA 06-62-11-18-55
