MIXEL LABUEGUERI’REN LAGUNAK Elkartea

Michel Labeguerie-ren sortegunaren ehungarren urtemugaren inguruan (1921-2021), Mixel Labeguerie’ren Lagunak elkarteak haren memoria ohoratu nahi izan du kultur zenbait ekitaldi antolatuz.

1999an, lagun talde batek eta haren familiaren kideek 1980an zendu zen Michel-en memoria ohoratzea erabaki zuten. Horretarako, “Mixel Labéguerie’ren Lagunak” elkartea sortu zuten. Hirurogeigarren hamarkadan euskal abestiaren berritzailetzat hartu zutenaren memoria iraunaraztea da helburua.

Laurent Darraidou-ren lehendakaritzapean lehen administrazio batzordearen kideak Jean Haritschelhar, Mixel Itçaina, Alexis Inchauspé, Jean Bidegain, Jean Fagoaga, Louis Genin eta Peyo Labeguerie izan ziren.

2000ko urrian, haren hiltzearen 20. urtemugaren karietarat, bai kultur gizona, bai abeslaria , bai gizon publikoaren aurkezteko mintzaldi bat antolatu zuten Kanbon, baita kantaldi bat ere, eukal abestiaren izen handiak bildu zituena, besteak beste Natxo de Felipe, Julián Lekuona, Antton Valverde, Anje Duhalde, Niko Etchart… Eusko Ikaskuntzak liburu bat argitaratu zuen.

Hogei urte berantago, elkarte honen zenbait kide sortzaile zendu ziren (Jean Haritschelhar, Jean Bidegain, Alexis Inchauspé).Gaur egun talde berri batek elkartearen geroa zuzentzen du, Peio Etxeleku buruzagia izanik.

Michel Labéguerie-ren sortzearen ehungarren urtemugaren antolatzeko lan garrantzitsua dagokion, 2021 eta 2022. urteetan eginen dena.


HARREMANA :

+33.6.70.74.54.10

mixel.labeguerie@gmail.com


WEBGUNEA :

https://mixel-labeguerie.com/


AGENDA