Tripan taldea (trikitixa)
Euskal Herrian diatoniko eskusoinua trikititxa diogu.
Itxura guzien arabera, italiar langileek XIX garren mendean Euskal Herrirat sartarazi zuten. 1889ko idatzi zahar batean lehen aipamena dugu.
Trikititxa bai eskusoinu berezia dugu bai dantza mota bat ere.
Tripan izeneko taldea 2015.urtean sortua izan da Uztaritzeko Errobiko Kaskaroten eskola musikatik, Maitena DUHALDE erakasle lagun.
Taldeak usaian ohizko musikak emaiten ditu, bai Eukal Herrikoak bai bertze herrikoak, kantuak lagunduz eta noiztenka taldearen sorkuntzak.