DAMA
“DAMA” Mundarrain mendian gertatu omen den leienda baten bidez, Ipar Euskal Herriko musika eta dantzak ikusterat emaiten, entzunarazten eta biziarazten dituen ikuskizun kondatu musikatu eta dantzatu bat da. Jokin IRUNGARAY-k 12 musikari eta 6 dantzari ospetsu bildu ditu, mendi kaskoko ikuspundutik euskal musika eta dantzen aniztasuna goza dezagun.
Ikuskizunaren sorkuntza, testuak eta taula zuzendaritza : Jokin IRUNGARAY
Taula zuzendari laguntzailea : Maika ETCHECOPAR
Musiken sorkuntza eta moldaketak : Ximun GARAT, Bastien MARIANNE eta Maider MARTINEAU
Dantzen sorkuntza : Nathalie VIVIER, Ihintza IRUNGARAY, Jose CAZAUBON eta Xalbat CORRET
Ekoizpena : HERRI SOINU
herri.soinu@laposte.net
07 69 43 89 67