Herri Soinu- ren xedea ohiko musika eta dantza zabaltzea da, musika eta dantza sorkuntzak sustatzea eta ondare hori belaunaldi berriari eta euskal kulturatik urrun dauden Iparraldeko jendeari transmititzea.
HERRI SOINU egitura profesionalak, euskal kulturako hiru gertakari nagusi antolazen ditu : Hartzaro festibala, Uztaritzen, ihauteria ondareari eskainia, Hartza Altzoan festibala, mediazio kulturari eta gazte publikoari zuzendua eta Herri Uzta festibala, Errobi Herri elkargoan kokatua, gaia Euskal Herriko ohiko musika eta dantzaren ondarearen eta sorkuntzen sustapena da.
HERRI SOINU-k bide profesionalean aritzen diren artista gazteak sustatzen eta onartzen ditu.Amateuren musika eta praktika garatzen ditu sorkuntza eta egitasmoaren inguruan. Kultur bitartekotza lan garrantzitsua egiten du adin guztietako ikasleei zuzendutako tailerrak eginez, karrikako arteen programazioa proposatuz.