ITURBURUA 2018-06-22T12:18:47+02:00

ITURBURUA

Aintzinirudiko elkartea, Euskal Ohizko Musiken eta Dantzen Baliabide Gunea

Iturburua elkartearen agerraldia

Erakunde publikoek sustaturik eta lan batzorde batek segiturik (Euskal Hirigune Elkargoa, Euskal Kultur Erakundea, Uztaritzeko Herriko Etxea, Ohizko Musika eta Dantza Elkarteen Federazioa) Herri Soinu eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarra elkarteak batu dira Euskal Ohizko Musiken eta Dantzen Baliabide Gune baten sortzeko. Egitasmo honek aunitz urtedanik hausnarketa baten ondotik dator, Euskal Herria 2015-2020 lurralde kontratuak baieztatu eta Euskal Hirigune Elkargoak lagundurik.

Herri Soinuk eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak 2017ko abenduaren 19an Uztaritzen izan den Biltzar Nagusia kari sortu dute Iturburua.

Bi elkarte hoiek 50 bat elkarte biltzen dute, euskal musiken eta dantza arloetan, Iparraldean zehar.

Euskal Kultur Erakundea, Ikas, Euskal Irratiak, Musikas, Herri Soinu, IDB eta orain Iturburua Uztaritzen dira. Lapurdiko herri nagusi ohia euskal kultur gunea bilakatzen da.

Iturburua aintzinirudiko elkarteak egitasmo horren egingarritasuna aztertuko du asmoaren bideratuz.

HARREMANAK

HERRI SOINU Lapurdi gunea 64480 UZTARITZE

Phone: +33 5 59 93 12 36

Web: HerriSoinu