Elkartea – Iparraldeko Gaiteroak 2018-09-07T15:43:29+02:00

Iparraldeko Gaiteroak

IPARRALDEKO GAITEROAK elkartea 2000. urtean sortu genuen, NAFAR GAITAREN sustapena genuela helburu. Lan horretarako, hedapena, formakuntza, biltzea, ikerketa eta sorkuntza izan ditugu bidelagun.

Ipar Euskal Herriko hiru probintzietako gaiteroak biltzen ditu gure elkarteak eta ohizko jaialdiak (Herri Urrats, Nafarroaren Eguna, Lapurtarren Biltzarra…) zein herriko festak (Sara, Baiona, Donibane Lohitzune…) animatzen ditu.

Elkartearen xedea, musika eskoletatik irten berri diren atabalari eta gaitero gazteen arteko elkar ezagutza eta praktika bultzatzea da, baita ere aspaldiko gaiteroekin harremanak indartzea, besteak beste horretarako errepertorio amankomun bat proposatuz.

Horren adibide dira webgune honetan azaltzen diren musika grabaketa eta partiturak.


HARREMANA :

  • Asier GOIEASKOETXEATel: 06 51 01 01 65courriel: asier@infonie.fr

WEBGUNEA :


AGENDA

HARREMANAK

HERRI SOINU Lapurdi gunea 64480 UZTARITZE

Phone: +33 5 59 93 12 36

Web: HerriSoinu